Gizartea -

Sutea

Lau pertsona artatu dituzte, kea arnasteagatik, Beasaingo etxebizitza eraikin batean piztu den sutean

Dagoeneko itzali dute sua, eta kaltetutako etxebizitzaren elektrizitate sistema ikertzen dabiltza orain. Lehen ikerketen arabera, baliteke sutea berogailu batean piztu izana.

Sutea Beasainen. Goierri Irrati Telebistako bideo batetik ateratako argazkia.
Sutea Beasainen. Goierri Irrati Telebistako bideo batetik ateratako argazkia.
Hainbat lagun artatu dituzte, kea arnasteagatik, Beasaingo etxebizitza eraikin batean piztu den sutean

0:27

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da, 12:30 aldera, Beasaingo Jose Martin Arana kaleko etxebizitza eraikin batean. Kea arnastuta, hainbat pertsona eraman behar izan dituzte Zumarragako ospitalera, Beasaingo Udaltzaingoak eitb.eus-eri jakinarazi dionez.

Hiru suhiltzaile talde bertaratu dira sutea piztu den lekura.

Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen sutea, baina dagoeneko itzali dute. Iturri horien arabera, kaltetutako etxebizitzaren elektrizitate sistema ikertzen dabiltza orain.

Leire Artola Beasaingo alkateak azaldu duenez, Udaleko teknikariak sutea izan den eraikinean izan dira eta, itxura batean, egitura nagusia ez dago arriskuan. Lehen ikerketen arabera, baliteke sutea berogailu batean piztu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Goierriko albisteak