Gizartea -

Trafiko istripua

Hiru dira dagoeneko igandean Legorretan izandako istripuan hildakoak

31 urteko gizon bat da hirugarren hildakoa, kontrako noranzkoan zihoan ibilgailuko bidaiarietako bat. Bi zauritu Donostia Ospitalean daude oraindik.

N-1 errepidea, Legorreta parean
N-1 errepidea, Legorreta parean
N-1 errepidea, Legorreta parean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legorretan igandean izandako trafiko istripuan zauritu zen bidaiarietako bat hil egin da. Guztira, beraz, hiru dira N-1 errepidean gertatutako ezbeharrean hildako pertsonak. 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 31 urteko gizon bat da hirugarren biktima; kontrako noranzkoan zihoan ibilgailuko bidaiarietako bat.

Hain zuzen ere, hiru lagun zihoazen ibilgailu horretan, eta horietako bat istripua jazo zen lekuan bertan zendu zen, aurrez beste auto bat jota.

Istripuan nahasitako beste ibilgailuan bi pertsona zihoazen; horietako bat istripua gertatu eta ordu gutxira hil zen Donostia Ospitalean. Bertan daude zauritutako beste bi pertsonak.

Ertzaintzak abian du ikerketa, ezbeharra zergatik eta nola jazo zen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Ordizia Beasain Albisteak Goierri azken ordukoa