Gizartea -

TEKONOLOGIA BERRIAK

Twitter sare sozialak arazoak ditu mundu mailan, eta argitalpenak ikustea eragozten du

Erabiltzaileak 11:00ak aldera hasi dira arazoak izaten. Tarteka arazoak daude "timeline"ko jarduera kontsultatzeko, eta bilatzaileak ere huts egiten du.

Pertsona bat Twitterren nabigatzen, mugikorrarekin. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat Twitterren nabigatzen, mugikorrarekin. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat Twitterren nabigatzen, mugikorrarekin. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11:00k aldera hasi dira arazoak Twitter sare sozialean, eta, ondorioz, profil batzuek ezin dituzte ikusi jarraitzaileek bidaltzen dituzten mezu berriak edo ezin dute hasierako orria eguneratu, mundu osoko erabiltzaileek eta Downdetector atariak zabaldu dutenez. Mundu osoko erabiltzaileak ari dira arazoak nabaritzen.

Dirudienez, ezin da timeline edo hasierako orriaren jarduna ikusi, eta profila bilatuta soilik egin daitezke kontsultak. Gainera, bilatzailea ere huts egiten ari da erabiltzaileek bidalitako azken mezuak ikusten saiatzerakoan.

Oraingoz, baina, sare sozialak ez du inolako azalpenik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Twitter Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak