Gizartea -

EPAIKETA

Bertan behera geratu da Santi Cocaren heriotza argitzeko epaiketa

Gaur ziren hastekoak saioak, baina akusatuetako bat ihes eginda dago, eta, hori dela eta, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bertan behera utzi du, oraingoz, epaiketa.

Santi Cocaren ama eta anaia, ETBri eskainitako elkarrizketa batean
Santi Cocaren ama eta anaia, ETBri eskainitako elkarrizketa batean
Santi Cocaren ama eta anaia, ETBri eskainitako elkarrizketa batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santi Cocaren heriotza argitzeko epaiketa atzeratzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, alde guztiek hala eskatuta. Sei akusatuetako bat ihes eginda dago, eta hori izan da epaiketa bertan behera uztea eskatzeko arrazoia.

Fiskaltzak ostiralean eskatu zuen epaiketa atzeratzea, eta, ondoren, gauza bera egin zuten Cocaren familiak, Donostiako Udalak (herri akusazio gisa aurkeztu da), eta baita auzipetuen defentsek ere, tartean, ihes eginda dagoenarenak.

Coca ospitalean zendu zen 2019ko apirilean, Donostiako diskoteka baten atarian jipoi bat jaso eta bi egunera. Koma egoeran eraman zuten erietxera. Zazpi gazte atxilotu zituzten gertakari haiekin lotuta, eta sei auziperatu.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, hildako gaztearen amak, Fatima Hacine-Bachak, legea moldatzeko eskatu zuen, "pertsona horrek hirugarren aldiz ihes egin baitu".

Fatima, Santi Cocaren ama: 'Legea aldatu behar dute; hirugarren aldia da pertsona honek ihes egiten duena'

0:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak