Gizartea -

HEZKUNTZA

Zabaldu da Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzan 2023-2024 ikasturterako aurretiko izen-ematerako epea

Sortzen plataformak, bere aldetik, euskalgintzako hainbat elkarterekin batera, kanpaina abiatu du "Zerotik aurrera aukeratu euskara" lelopean, eta matrikula D ereduan egiteko deia egin die Nafarroako familiei.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik zabalik da Nafarroako Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 2023-2024 ikasturterako aurretik izena emateko epea. Hiru urtera arteko haurren matrikula egiteko epea (Haur Hezkuntzako lehen zikloa) martxoaren 17ra arte egongo da irekita, eta bigarren ziklokoena martxoaren 10era arte. Egun, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 220 ikastetxe daude Foru Erkidegoen; horietatik 168 publikoak dira, 50 itunpekoak eta bi pribatuak.

Hainbat berrikuntza izango ditu datorren ikasturteak. Besteak beste, 27.900 eurotik beherako errenta duten familiek eta guraso bakarrekoek Haur Hezkuntzako lehen zikloa doan izango dute.

Ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko eskaria modu telematikoan egitea lehenetsiko da, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak horretarako egokitutako webgunearen bidez. Ikasle bakoitzeko eskari bakarra aurkeztu beharko da, eta gehienez bost ikastetxe aukeratu ahalko dira, lehentasunak 1-5 zenbakien hurrenkeraren arabera.

Bestalde, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan eskola unitate bakoitzeko bi plaza erreserbatuko dira heziketa behar bereziak dituzten ikasleentzat Nafarroako ikastetxe publiko eta itundu orotan. Plazak erreserbatzeko epea amaitzen denean, aipatutako plaza horiek bete gabe geratuz gero, behar berezia ez duten ikasleentzat izango dira.

Sortzen plataformak, bere aldetik, euskalgintzako hainbat elkarterekin batera, kanpaina abiatu du "Zerotik aurrera aukeratu euskara" lelopean, eta matrikula D ereduan egiteko deia egin die Nafarroako familiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza