Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, pentsioen erreforma Frantzian eta martxoak 8
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- "Bai bakarrik da bai" legearen erreforma: 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformaren bozketa Kongresura iritsiko da. Azken orduko aldaketarik ez badago, Kongresuko Osoko Bilkurak sozialisten ekimena izapidetzea onartuko du, PSOEren eta PPren aldeko botoarekin eta Unidas Podemosen aurkako botoarekin, Irene Montero Berdintasun ministroarena barne. Hala, gobernukideek (PSOE eta Unidas Podemos) bozketan ez dute bat egingo, lehen aldiz.
- Pentsioen erreforma Frantzian eta Iparraldean: Macronen pentsio erreformaren aurkako beste greba egun bat dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, urtarriletik seigarrena. Baionan, 10:30ean abiatuko da manifestazioa.
- Martxoak 8: Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira (bihar, martxoak 8), dozenaka ekitaldi daude deituta gaurko Euskal Herri osoan. Aurten, EITB Taldeko hedabideek emakume gazteengan jarriko dute begirada.