Gizartea -

Zirkulazio istripua

45 urteko gizon bat hil da Ermuan, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra N-634 errepidean jazo da. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre.

Bi ibilgailuk talka egin dute Ermuan, aurrez aurre

0:28

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita bost urteko gizon bat hil da gaur Ermuan  jazotako istripu baten ondorioz.

Ezbeharra N-634 errepidean jazo da, 09:30ean. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre, eta lau pertsona zauritu dira horren ondorioz. Horietako bat, furgonetako gidaria hain zuzen ere, ospitalean hil da, ondoren.

Suhiltzaileek bi pertsona atera behar izan dituzte ibilgailuetatik, eta errepidea bi ordu baino gehiago itxita izan da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ermua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea azken ordukoa