Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Hiru atxilotu Bizkaian, estortsioa eta iruzurra egiten zuen talde kriminal bateko kide izatea egotzita

Legearen aurkako atxiloketa, sekretuak argitara eta jakitera ematea, indarkeria erabiliz lapurreta egitea, askatasunaren aurkako delitua eta lesioak leporatu dizkiete. Halaber, beste pertsona bat ikertzen ari dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 38 eta 41 urte bitarteko hiru gizon atxilotu ditu Bizkaian, higiezinen esparruan estortsioa eta iruzurra egiten zuen talde kriminal bateko kide izatea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainera, beste pertsona bat ikertzen ari dira. 

Atxilotuei delitu hauek leporatzen dizkiete: legearen aurkako atxiloketa, sekretuak argitara eta jakitera ematea, indarkeria erabiliz lapurreta egitea, askatasunaren aurkako delitua eta lesioak egitea. 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 2020ko uztailean abiatu zuen ikerketa Bilboko higiezin baten salerosketaren esparruan hainbat delitu zantzu antzeman ondoren.

Taldeak hainbat adar zituen Espainiako Estatuan, eta, Polizia Nazionalarekin elkarlanean, Ertzaintzak atxilotuen kontrako frogak lortu zituen.

Atzo eta herenegun egin zituzten atxiloketak, eta atzo bertan igaro ziren epailearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak