Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Genero indarkeriagatiko salaketak % 44,3 igo dira Nafarroan

2.352 salaketa izan dira 2022an eta 1.630, berriz, 2021ean.

Esku moreak indarkeria matxistaren aurka. Artxiboko irudia: EITB MEDIA
Esku moreak indarkeria matxistaren aurka. Artxiboko irudia: EITB MEDIA
Esku moreak indarkeria matxistaren aurka. Artxiboko irudia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022an % 44,3 igo da Nafarroan genero indarkeriagatiko salaketa kopurua aurreko urtearen alderatuta; izan ere, 2.352 salaketa izan dira 2022an eta 1.630, berriz, 2021ean, Genero Indarkeriaren Espainiako Behatokiak gaur goizean zabaldutako informazioaren arabera. 

10.000 emakumeko genero indarkeriaren biktima direnen tasa % 70,1ekoa da Nafarroan, Espainiako Estatuko batez bestekoaren (% 72,1 )azpitik.

2022an biktimen babeserako eta segurtasunerako 414 agindu eman ziren Nafarroako epaitegietan (355 agindu 2021ean), eta horietatik 297 onartu ziren.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegiak 372 pertsona epaitu zituen (289 pertsona 2021ean, % 28,7 gehiago), eta horietatik 359 kondenatu zituen, % 96,5.

Iruñeko 5. Zigor Auzitegiak 430 gizon epaitu zituen (332 2021ean, % 29,5 gehiago) genero indarkeria delituengatik eta horietatik 372 zigortu zituen. 2021ean zigortutako gizonak 283 izan ziren.

Nafarroako Probintzia Auzitegian 8 epai eman ziren lehen instantzian eta 5 kasutan kondena epaiak izan ziren. Halaber, 14 apelazio aztertu zituen: 11 kasutan epaia berretsi egin zen, bitan ezeztatu eta beste kasu batean baliogabetu.

Halaber, 8 adin txikiko epaitu eta zigortu zituzten 2022an genero indarkeriagatiko delituengatik. Aurreko urtean adingabe bakarra epaitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur