Itxi

Gizartea

Eguraldia

100 kilometro orduko haize boladak espero dira Euskadin

EITB Media

06:00etatik 18:00etara egongo da indarrean abisu horia, eta hego mendebaldeko boladek 100 kilometro baino gehiagoko intentsitatearekin joko dute haizeguneetan, mendebaldeko mendi inguruetan bereziki.

  • Haize bortitza Arrigunagan (Getxo). Artxiboko argazkia: EFE

    Haize bortitza Arrigunagan (Getxo). Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur haizeagatik, haize boladak orduko 100 kilometrotik gorakoak izango direlakoan.

Abisua 06:00etan sartu da indarrean eta 18:00etara egongo da aktibo, eta hego mendebaldeko boladek 100 kilometro baino gehiagoko intentsitatearekin joko dute haizeguneetan, mendebaldeko mendi inguruetan bereziki.

Haizeguneak ez direnetan haizea ez da hain bizia izango, 70 eta 80 km/h arteko ufadekin, batez ere arratsaldean eta Araban.

Goizean giro eguzkitsua izango dugu, eta zerua erdi mailako hodeiek eta goi hodeiek orbanduko dute zertxobait. Hego mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta tenperaturak aise gaindituko ditu 20 ºC-ak puntu askotan, berriro ere.

Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak botako ditu, ipar isurialdean batik bat; gainera, baliteke zenbait lekutan trumoi ekaitzak izatea. Haizeak mendebaldera egingo du eta indartsu jarraituko du jotzen, bereziki kostaldean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena