Gizartea
Istripua Gipuzkoan
51 urteko motorzale bat hil da Donostian
Agentziak | EITB Media
Ezbeharra 20:45 aldera jazo da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 51 urteko donostiar batek istripua izan du Trintxerpetik Garberara doan bidegurutzean.
51 urteko motorzale bat hil da gaur gauean Donostian, istripu batean oso larri zauritu ondoren, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 20:45 aldera jazo da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 51 urteko donostiar batek istripua izan du Trintxerpetik Garberara doan bidegurutzean.
Inguruan zebilen ibilgailu bateko gidari batek istripua aurkitu eta larrialdietara deitu du. Motozalea zauri larrien ondorioz hil da.
¿ #Istripularria #GI20 Km 5 #Donostia-n Renteriako norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 17, 2023
¿ Accidente grave en Gi-20 Pk 5 Donostia sentido Renteria. #Trafikoa pic.twitter.com/7V4Z7pTsEB