Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia gaur eta bihar EAEn, 2,5 metroko olatuak espero direlako
Gaur 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da abisua indarrean. Bihar, berriz, 05:00etatik 07:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.
EITB Media | Agentziak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko, itsasaldean 2,5 metrorainoko olatuak espero baitira.
Abisua gaur goizean hasiko da, 5:00etan, eta 7:00ak arte egongo da indarrean. Tarte horretan, 1,5 eta 2 metro arteko olatuak espero dira, eta itsasgora 5:34an izango da, 5,03 metroko marearekin. Arratsaldean, abisua 17:00etan ezarriko dute, 19:00ak arte. Olatuen garaierari dagokionez, 2-2,5 metro bitartean ibiliko dira. Itsasgora 17:53an izango da, 4,08 metroko marearekin.
Bihar goizean, bezperako ordu berberetan ezarriko dute. Bi ordu horietan, 2,5-3 metroko olatuak espero dira eta itsasgora 6:12an izango da, 4,87 metroko marearekin. Arratsaldean, bezperan ez bezala, 18:00etan hasiko da, 19:00ak arte. Olatuak 2-2,5 metrokoak izango dira. Itsasgora 18:29an izango da, 4,56 metroko marearekin.