Gizartea -

BASO SUTEA

Castelloko suteak hobera egin du eta erretako eremua ez da handitu

Suak 3.800 hektarea inguru erre ditu eta kaltetutako perimetroa 40 kilometro karratukoa da.

Castello eta Teruel artean piztutako sutea. Argazkia: EFE
Castello eta Teruel artean piztutako sutea. Argazkia: EFE
Castello eta Teruel artean piztutako sutea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart gauean Castelloko sutearen bilakaera positiboa izan da eta erretako eremua ez da handitu, ez hektarea kopuruari, ezta perimetroari dagokionez ere. Egunsentiarekin batera airetik hasi dira sua itzali nahian.

Valentziako Generalitatearen arabera, 500 pertsona eta 50 kamioi inguru ari dira suaren aurka. Orain arte, 3.800 hektarea erre dira eta kaltetutako perimetroa 40 kilometro koadrokoa da. Gainera, 1.500 pertsona etxetik atera behar izan dituzte.

Gauean ingurua berrikusten eta freskatzen aritu dira, batez ere, bi gune kritikoenetan. Horietako bat Arenoseko urtegian dago, eta, bestea, berriz, Montan udalerriaren parean, Maigmonako amildegian.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Castelloko aginte postua bisitatuko du, Ximo Puig Valentziako erkidegoko presidentearekin eta Pilar Bernabe Gobernuaren ordezkariarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Suhiltzaileak Valentziako Erkidegoa gaur