Gizartea -

Indarkeria matxista

Gazte bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoa egotzita

Ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute arratsaldean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon gazte bat atxilotu du astelehen honetan Donostiako Loiola auzoko kale batean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Kasuaren iturriek EFEri zehaztu diotenez, erasotzaileak sexu ukituak egin zizkion biktimari.

Ustezko erasotzailea 01:15ean atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Tratu txarrak gaur Herriak eta Hiriak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea bideoak Indarkeria matxista Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Sexu erasoak Loiola auzoa