Gizartea -
ISTRIPUA
65 urteko gizonezko bat hil da Donostian, bere etxeko lorategian zuhaitz batek azpian harrapatuta
Atzo arratsaldean, 20:45 inguruan, izan zen ezbeharra, Donostiako Lau Haizeta inguruan.
EITB MEDIA
65 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Donostian, bere etxeko lorategian inausketa-lanak egiten ari zela, zuhaitz batek azpian harrapatuta. Lau Haizeta inguruan, Txurdiñe bidean, izan zen ezbeharra.
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, 20:45 inguruan jaso zuen Udaltzaingoak istripuaren abisua. Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako gizonezkoa hilda zegoen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea