Gizartea -

Amatasuna

Haurdunaldi subrogatuaren gakoak: Debekatuta dago Espainian, baina legezkoa da haurrak erregistratzea

Espainian debekatuta dagoen arren, hainbat familiak seme-alabak dituzte haurdunaldi subrogatuaren bidez, atzerrira joz.

EITB
EITB
EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdunaldi subrogatua eztabaida politikoaren eta sozialaren erdigunean kokatu da berriro. Izan ere, gaur jakin da Ana Obregon 68 urteko aktorea praktika horren bidez ama izan dela, Miamin.

Haurdunaldi subrogatua debekatuta dago Espainian. Are gehiago, abortuaren legean emakumeen aurkako indarkeria gisa jasota dago.

Hala ere, iaz 126 haur erregistratu zituzten Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan. Nola da posible? Infografia honetan labur azaldu dugu:

Haurdunaldi subrogatuaInfogram

Oharra: Albiste honetan dagoen infografia ez da zuzen ikusten aplikazioan. Kontsultatu ahal izateko, itsatsi esteka hau zure nabigatzailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak