Gizartea -

Istripu larria

20 urteko motozale bat hil da Donostian, Mirakruz gainean izandako istripuan

08:30ean izan da istripua, Jose Elosegi alkatearen hiribidean, Ategorrietako erlojua pasa eta metro gutxira. Trafikoa moztu dute Bidebietako norabidean. Udaltzaingoak ikerketa ireki du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Istripua gertatu den ingurua. EITB Media.
Istripua gertatu den ingurua. EITB Media.
20 urteko moto gidari bat hil Donostian izandako istripuan

0:23

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko moto gidari bat hil da gaur goizean Donostian izandako moto istripuan. 

08:30 aldera gertatu da ezbeharra, Jose Elosegi alkatearen hiribidean, Ategorrietako erlojua pasa eta metro gutxitara, Bidebietako norabidean. 

Trafikoa moztu behar izan dute Bidebietako norabidean, eta Irungo norabidean zabalik egon bada ere, inguruko kaleetan nabarmena izan da eragina. 

Udaltzaingoak ikerketa ireki du istripuaren arrazoiak argitzeko.

2023an Donostian hil den bigarren moto gidaria da gaurkoa. Aurreko istripua martxoaren 17an izan zen, GI-20 errepidean, Garbera inguruan; 51 urteko gizon bat hil zen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Donostia bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Trafiko istripuen biktimak