Gizartea -
Bizkaia
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Bilbon ustez bikotekide ohiari eraso dion gizonezkoa
Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu auzian. Bien bitartean, biktima ospitalean dago oraindik.
EITB MEDIA
Bilboko epaitegian deklaratu ostean, ostegunean emazte ohiaren aurkako indarkeria-delitu batekin zerikusia duelakoan Bilbon atxilotutako gizona aske geratu da kautelazko neurriekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ostegun arratsaldean, Bilboko Deustu auzoan, emakume bat larri zauritu zuten. Ertzaintzak erasoa argitzeko asmoz ikerketa ildo berriak ireki ditu.
Gertakarien lekuan jasotako lehen informazioen eta zantzuen ondorioz, susmagarria atxilotu zuten. Hala ere, ondoren egindako ikerketen ondorioz, Ertzaintzak beste ikerketa lerro bat zabaldu du gertatutakoari buruz.
Zauritutako emakumeak Gurutzetako Ospitalean jarraitzen du.