Gizartea -

Sexu erasoa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa martxoaren 19ko goizaldean gertatu zen, lurpeko pasabide batean. Ustezko egilea datozen egunetan jarriko dute epailearen esku.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, martxoaren 19an, Iruñean. Erasoa Nafarroako hiriburuko lurpeko pasabide batean gertatu zen. Duela bi aste salatu zuten.

Poliziaren ikerketaren ondorioz, gizona atxilotu dute, eta datozen egunetan epailearen esku utziko dute, sexu eraso delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak