Gizartea -

Donostia

Hondalea ikusgai izango da apirilaren 3tik 16ra

Talde ekologistek ohartarazi dutenez, "udaberrian, itsas hegaztiek lurrean habia egiten dutenean", uhartera bisitak egiteak "ondorio kaltegarriak" izango ditu, eta akordioak ez betetzea leporatu diote Udalari.

Hondalea. EITB Media.
Hondalea. EITB Media.
Hondalea. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Hondalea', Santa Klara uharteko itsasargian kokatua dagoen Cristina Iglesias artista donostiarraren eskultura zabalik egongo da Aste Santu honetan. Bisitak apirilaren 3tik 16ra bitartean egin ahal izango dira, egunean lau ordutan: 11:00etan eta 11:30ean, eta arratsaldean, 15:30ean eta 16:00etan.

Udalak jakinarazi duenez, 20 minutu inguruko bisitak izango dira, doan izango dira (txalupa zerbitzua ez dago barne) eta talde txikietan egingo dira. Bisita egiteko, txanda hartu behar da (on line) eta Hondaleako langileei sarrera erakutsi haiek eskatutakoan.

Ekologistek ondorioez ohartarazi dute

Lehen aldia da itsasargia uda garaitik kanpo irekiko dela; izan ere, 2021eko ekainean inauguratu zenetik, ekaina eta iraila bitartean baino ezin izan da bisitatu.

Erabaki horrek Eguzki, Bizilagunekin, Haritzalde eta Parkea Bizirik talde ekologisten gaitzespena eragin du, eta udan ez ezik, apirilean ere bisitak izatea kritikatu dute, apirila baita, azaldu dutenez, Santa Klaran bizi diren itsas hegaztiek "habiak egiten" dituzten hilabetea.

Ohar baten bidez, ohartarazi dute uhartearen erabilera turistikoak "ondorio kaltegarriak" dituela "ingurune ekologiko eta sozialean", eta adierazi dute 'Hondalea' "mehatxua" dela irla donostiarraren ekosistemarentzat.

Eguzki, Bizilagunekin, Haritzalde eta Parkea Bizirik elkarteek Donostiako Udal Gobernuari eskatu diote "uhartean behin-behinekotasunari, edukierei, ordutegiei, zuzkidura-mugei eta zerbitzu eta azpiegitura berriak zabaltzeari buruzko akordioak bete" ditzala,  ez dadila bisitarik egin "udaberri-betean, itsas hegaztiek habiak egiten dituztenean", eta "babestu eta lehengoratu dadila Santa Klara uharteko natura".

Nido con huevos junto al camino al faro. Foto: Parkea Bizirk.

Nido con huevos junto al camino al faro. Foto: Parkea Bizirk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Ingurumena Animaliak