Gizartea -

Udarako operazio berezia

Arazorik ez euskal errepideetan irteera operazioaren hasieran

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak asteburu honetan jarri du martxan udarako zirkulazio operazio berezia. Joan-etorri gehienak uztailaren 27tik 29ra bitarteko asteburuan izango dira.

2012ko udako operazio berezia. EFE
2012ko udako operazio berezia. EFE
Normaltasuna da nagusi euskal errepideetan

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normaltasuna izan da nagusi Euskadiko errepideetan asteburu honetan hasi den Irteera Operazioaren lehen joan-etorrietan. Horretan laguntzeko, Ertzaintzako Trafiko Unitateetako 450 agente lanean arituko dira zirkulazioaren arintasuna eta gidarien segurtasuna zaintzeko. Horrez gain, Ertzaintzako Helikopteroen Unitateak irteera eta itzulera operazioak kontrolatuko ditu; horretarako, hegaldi bereziak egingo ditu, eta konexioa etengabekoa izango da Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroko operazio arduradunekin:

Frantziatik sartzeko mugimendu gehienak uztaileko azken asteburuan izango dira, Iruneko ordainlekutik; hala ere, horren aurreko eta ondorengo asteburuetan zirkulazio handia aurreikusi da. Hil horretako 31 jaieguna denez Bizkaian eta Gipuzkoan, zirkulazio handia egotea aurreikusi da. Horrez gain, oso ohikoa da Europa eta Espainia arteko joan-etorriak abuztuaren 1ean gertatzea, irteera egunean, hain justu ere. Udako lau hilabeteetan, guztira, 1.700.000 ibilgailu erregistratzen dira AP-8 errepidearen ordainlekuan, Irunen; bada, horietatik 1.100.000 ibilgailu uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean igarotzen dira.

Tarte gorabeheratsuak

Zirkulazio gehien izango duten tarteak honako hauek dira: Bizkaian, A-8 errepidetik Kantabriarantz doan irteera; Gipuzkoan, Behobiako mugaldea, itzulera operazioan auto ilarak sor daitezkeelako muga inguruan; bukatzeko, Araban, AP-1, N-622, N-1 eta Armiñon loturak.

Datuek erakutsi dutenez, AP-1 errepideko azken zatia (Eibar eta Gasteiz artekoa) 2009. urtean ireki zenetik, EAEtik igarotzen diren ibilgailuek gehien erabiltzen duten ibilbidea bihurtu da. AP-1 errepidean zerbitzugune berriak ireki dira, Gasteizera zein Eibarrera doazen noranzkoetan, eta egun osoan daude zabalik; horri esker, joan diren urteetan Itziar (A-8) eta Lopidanako (N-1) zerbitzuguneetan sortutako auto ilarak saihestea espero da.

Puntu bat opari

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) puntu bat oparituko die datorren uztailaren 1etik aurrera, puntuen gidabaimena indarrean jarri zenetik, punturik galdu ez duten 18 milioi gidari ingururi.

Informazioa

Informazio guztia www.trafikoa.net webgunean eta zirkulazio informazioari buruzko 011 telefonoan eskuragarri izango da (24 orduz).

Bestalde, Nafarroako zirkulazioaren inguruko informazio guztia: 900 400 100

Etainformazio gehiago etaerrepideen egoeraren inguruko irudiak eitb.com webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea