Gizartea -

lan istripua

54 urteko langile bat hil da Andosillan, industria gune bateko teilatutik behera erorita

Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, San Adriango errepideko 18. zenbakian dagoen eraikin batean. Dagoeneko zortzi pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko langile bat hil da astelehen honetan Andosillan (Nafarroa), industriagune batean, pabiloi bateko teilatua konpontzen ari zela behera erorita, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.

10:00ak pasata jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek ezbeharraren berri. San Adrian errepideko 18. zenbakiko eraikinean izan da istripua, eta osasun langileak bertaratu dira, baina tokian bertan zendu da langilea.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira, gizonezkoa zergatik eta nola erori den argitzeko. Foruzaingoak bere gain hartu du ikerketaren ardura. Gorpua, berriz, Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dute.

Dagoeneko zortzi pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak