Gizartea -

Trafikoa

Aste Santurako milioi bat inguru joan-etorri aurreikusi dituzte EAEn

Irteera operazioak ez ezik, Itzuliak ere trafiko arazoak eragingo ditu asteazken honetan Bizkaian eta Gipuzkoan. Bestalde, arratsalderan Bilboko hegoaldeko saihesbidearen eta AP-68aren arteko lotunea irekiko dute, eta horrek trafikoa gutxituko du A-8 autobidean.

Auto ilarak Biriatun. Artxiboko argazkia: EFE
Auto ilarak Biriatun
Auto ilarak Biriatun. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak Aste Santuko operazio berezia aurkeztu du gaur. Aurreikusitakoaren arabera, 2022an baino joan-etorri gehiago izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, betiere, eguraldiak laguntzen badu. Euskalmetek egindako iragarpena betez gero, 522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.

Berritasunik ere bada aurten. Izan ere, irteera operazioak ez ezik, Itzuliak ere trafiko arazoak eragingo ditu asteazken honetan Bizkaian eta Gipuzkoan. Kontrara, arratsaldean Bilboko hegoaldeko saihesbidearen eta AP-68aren arteko lotunea irekiko dute, eta horrek trafikoa gutxituko du A-8 autobidean.

Oraingo honetan ere, zuhurtzia eta ardura eskatu die gidari guztiei Diaz de Cuerak, istripurik gerta ez dadin.

Istripuen balantzea

Iazko Aste Santuan bi lagun hil ziren EAEko errepideetan, trafiko istripuan, baina herri barruan gertatutako ezbeharrak izan ziren biak, alegia, ez zuten operazio bereziarekin zerikusirik. 2020an eta 2021ean, berriz, ez zen inor hil, eta 2019an beste bi pertsona zendu ziren.

2012tik nabarmen urritu dira istripuak. 123 ezbehar gertatu ziren urte horretan, 87 izan ziren 2019an eta 23 zenbatu zituzten 2020an. 2021ean, baina, gora egin zuen atzera istripu kopuruak (101), eta 2022an behera (80), berriro.

Operazio berezian hartutako neurriak

200 ertzain inguru arituko dira zaintza lanetan eta trafikoa kontrolatzen, zirkulazioa arintze aldera. Leku hauetan izango da trafiko gehien:

A-8 autobidea, Kantabriako mugan

A-8 autobidea, Biriatuko ordainlekuan

AP-1 eta A-1 arteko lotunean, Armiñonen

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Aste Santua Supersur