Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Logroñoko taldekako sexu erasoagatik atxilotuetako bi adingabeen zentro batean sartu dituzte
Atxilotutako 14 urtetik gorako beste hirurek ezingo dute biktimengana gerturatu eta haiekin harremanetan jarri. Halaber, 14 urtez azpiko bi adin txikikoak gurasoen tutoretzapean utzi dituzte.
AGENTZIAK | EITB Media
Logroñon 12 eta 13 urteko bi neskari sexu erasoa egitea leporatuta atxilotutako bost adingabeetako bi adin txikikoen zentro batean sartzeko agindua eman du epaileak.
Halaber, 14 urtetik gorakoak diren beste hiru atxilotuek ezingo dute biktimengana gerturatu eta haiekin harremanetan jarri. Gainera, epaileak ikerketari eutsiko dio sexu erasoan izandako inplikazio maila argitzeko.
Adingabeen epaileak neurri horiek hartu ditu bost mutil horien agerraldiak entzun ondotik. Aurretik, asteazkenean, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu zuten, Polizia Nazionalak asteartean identifikatu eta atxilotu ondoren.
14 urtez azpiko beste bi adin txikikoei dagokienez, ezin zaie deliturik inputatu, eta gurasoen tutoretzapean utzi dituzte.