Gizartea -

Lasarten

Bere ama hil zuen gaztearen aurkako epaiketa ateak itxita egingo dute

Lasarten bere ama hil zuen gaztearen aurkako epaiketa hasi da gaur Gipuzkoako Auzitegian. Epaiketa ateak itxita egitea erabaki dute gaur goizean, gazteak gaixotasun psikiatriko bat daukalako

Lasarte-Orian bere ama hil zuen gaztearen aurkako epaiketa hasi da

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010. urtean Lasarten bere ama hil zuen gaztearen aurkako epaiketa hasi da gaur Gipuzkoako Auzitegian. Epaiketa ateak itxita egitea erabaki dute gaur goizean, gazteak gaixotasun psikiatriko bat daukalako. Epaiketa ostegunean bukatuko da, eta Gipuzkoako Auzitegian egingo dute. Gaur eguerdian epaimahaia aukeratu dute, eta epaimahai horretako kideek epaiketa ateak itxita egitea erabaki dute, aldeen eskaera onartuz.

Ondoren, epaiketari hasiera eman diote, aldeen deklarazioekin.  Gaztea 25 urtez zentro psikiatriko batean sartzea eskatuko du Fiskaltzak. Gazteak 48 urteko ama labankadaz hil zuen Lasarte-Orian, 2010. urtean. Gaztea bere ama kaletik kolpatzen ari zela esaten zuen abisua jaso zuen Ertzaintzak egun horretan.

Patruila bat istiluak gertatzen ari ziren lekura joan zen, eta emakumea, ustez arma zuriz, larri zaurituta zegoela baieztatu zuen. Anbulantzia bat eskatu zuten, baina osasun-langileak heldu zirenean ezin izan zuten ezer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea