Ekonomia -
Arrantza
Balfegok eta AZTIk bi kaiola urperagarri eraikiko dituzte Getarian, hegalaburra gizentzeko
Gizentzeko kaiolek aldaketa ekarriko dute arrantzaleentzat, beita biziaren teknika (atunak banan-banan arrantzatzeko) utzi eta inguraketa bidez harrapatuko baitute atungorria.
EITB MEDIA
Balfego kataluniar enpresak eta AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak kaiola urperagarriak eraikiko dituzte Getarian, atungorria gizentzeko.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko dute, instalazio berri horrek aldaketa ekarriko dielako euskal arrantzaleei arrantza egiteko moduan. Izan ere, beita biziaren teknika (atunak banan-banan arrantzatzeko) utzi eta inguraketa bidez harrapatuko dute atungorria.
Itsas Balfego SL enpresak —Balfegok eta AZTIk sortu dute— nabarmendu du aldaketa horrek hobekuntza ekarriko duela, jasangarritasunari (arrantza-ontzien erregai kontsumoa gutxituko da) eta segurtasunari dagokienez. Gainera, kaiola urperagarriei esker, arrantzaleek ez diete neguan Kantauri itsasoan izaten diren denboraleei aurre egin beharko.
Esan bezala, zirkulu formako bi kaiola eraikiko dituzte, Getariako portutik 3,688 miliara.
Hasiera bateko asmoa da, proba gisa, 100 hegalabur sartzea kaiola horietan 2023an. Datorren urtean, baina, 150.000 atun kilo sartu nahi dituzte.
2 milioi euro inguru inbertituko dituzte instalazio horretan.