Gizartea -

Ezbeharra

12 urteko mutiko bat hil da Sestaon baloikada bat jaso ostean

Gertakariak 19:30ean jazo ziren, La Salle ikastetxeko jolastokian. Mutilak baloikada jaso zuen bularraldean, eta kolpearen ondorioz, konbultsioak izan zituen. Bertaratutako osasun-langileek ezin izan zuten adingabea suspertu. Osakidetzak psikologoak bidali behar izan zituen gurasoak artatzeko.

La Salle ikastetxeko kanpoaldea. Argazkia: EITB Media
La Salle ikastetxeko kanpoaldea.
La Salle ikastetxeko kanpoaldea. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko mutiko bat hil zen atzo Sestaon (Bizkaia), futbolean ari zela baloikada bat jaso ostean. 

Zorigaiztoko gertakaria atzo, igandea, jazo zen, 19:30ean, Sestaoko La Salle ikastetxeko jolastokian. Lekukoen arabera, adingabeak baloikada bat jaso zuen bularraldean, eta oka egiten hasi zen. Horrez gain, kolpeak konbultsioak eragin zizkion.

Berehala iritsi ziren bi anbulantzia ezbeharraren lekura, eta ordubete baino gehiago eman zuten osasun-langileek umea suspertzeko ahaleginean; ez zuten lortu, ordea. Osakidetzak psikologoak bidali behar izan zituen bertara haurraren gurasoak artatzeko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Mikel Ameztegi La Salleko elizgizon eta gertakariaren lekukoak Radio Euskadin kontatu duenez, "osasun-langileek ordubete eta erdi luze eman zuten umea suspertu nahian, baina alferrik".

Udalak gertatutakoa deitoratu eta familiari laguntza eskaini dio

Ainhoa Basabe Sestaoko alkateak "biziki" deitoratu du "12 urteko mutiko honen heriotza". "Badakigu giza galera oro mingarria dela, baina alde egiten duen pertsona hain gaztea denean, mina handiagoa da, ikaragarria", adierazi du astelehen honetan.

Bizkaiko udalerriko alkatearen hitzetan, oraingoz, Udala ez da familiarekin harremanetan jarri, "badakigulako oso une zailak direla eta intimitate unea behar dutela dolu hau igarotzeko".

Hala ere, ziurtatu du datozen egunetan hala egingo duela, doluminak emateko eta haiekin bat egiteko. Euren esanetara jarriko dela gaineratu du, "zerbait behar badute ere, dela laguntza psikologikoa, dela hezitzaileen laguntza".

Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio
Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio
Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio

1:01

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Haurtzaroa albisteak