Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati sexu erasoa egin diote Iruñeko taberna batean

Sexu erasoa igandetik astelehenerako gauean gertatu zen Sanduzelai auzoko taberna batean, eta gertaerarekin lotura duelakoan atxilotutako 50 urteko gizona karguekin aske utzi du epaileak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Iruñeko taberna batean sexu erasoa egin ziotela salatu du emakume batek.

Sexu erasoa igandetik astelehenerako gauean gertatu zen, Sanduzelai auzoko taberna bateko komunean, eta biktima Iruñeko Unibertsitate Ospitalean artatu zuten.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin bazuen ere, lekukoen testigantzari esker, Udaltzaingoak 50 urteko gizon bat identifikatu eta atxilotu zuen, sexu erasoa leporatuta.

Atxilotua karguekin aske utzi du Iruñeko guardiako epaileak, baina biktimarengana ez hurbiltzeko urruntze-agindua ezarri dio.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Indarkeria matxista Delituak bideoak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Matxismoa gaur Sexu erasoak