Gizartea -

MEDIKUNTZA

EHUk 38 plaza gehiago eskainiko ditu Medikuntzan datorren ikasturtean

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du 368 plazara arte zabaltzea eskaintza. Duela zortzi urte 250 plaza eskaintzen zituen EHUk, eta datorren ikasturterako 330 plaza eskaintzea aurreikusi arren, 368 izango dira azkenean.

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako ikasle bat. EITBko bideo batetik hartutako irudia
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako ikasle bat. EITBko bideo batetik hartutako irudia
Ze espezialitate aukeratzen dute gehien medikuek?

01:01

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gobernu Kontseiluak Medikuntzako eskaintza akademikoarekin lotuta 38 plaza gehiago eskaintzea onartu du astearte honetan. Horrela, egun eskainitako 330 plazetatik 368ra pasatuko da.

EHUk azaldu duenez, batetik, Medikuntzan dagoen "eskaera handia" asetzeko hartu dute plazak gehitzeko erabakia, eta, bestetik, arlo horretako langile beharrari aurre egiteko.

Eva Ferreira errektorearen hitzetan, "EHUk badaki arlo horretan profesional gehiago prestatu behar direla", eta, horregatik, 38 plaza gehiago eskainiko dituzte 2023-24 ikasturtean, "ahalegin handia eginez langile eta azpiegituretan". Izan ere, EHUk laugarren aldiz handitu du gradu hori 2016tik, orduan 270 plaza eskaintzen baitziren.

Gaurkoan onartutako beste berrikuntzetako bat datorren ikasturtean eskainiko diren bi titulu berri izango dira: Biomedical Engineering, oso-osorik ingelesez emango dena Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta lehen gradu bikoitza Hezkuntza arloan, Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza barne hartuko dituena eta Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egin ahalko dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuen albisteak