Gizartea -

Suteak itzaltzeko lanetan

Valentzian erori zen helikopteroaren pilotuaren gorpua topatu dute

Helikopteroak istripua izan zuen suteak itzaltzeko lanetan ari zela. Gorpua Forata urtegiaren inguruan aurkitu dute.

Sutea Valentzian. EFE
Sutea Valentzian. EFE
Valentzian eroritako helikopteroko pilotuaren gorpua aurkitu dute

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suteak itzaltzeko lanetan zegoela, istripua izan eta helikopteroan zihoan pilotuaren gorpua topatu dute, Forata urtegitik gertu, Valentzian, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak berretsi duenez.

Ikerketaren iturrien arabera, hildakoa, J.A.N.G, 59 urteko gizonezkoa da. Gorpua urtegian topatu dute, 16 metroko sakoneran.

Goizean goizetik 63 guardia zibil eta suhiltzaile ari ziren gorpuaren bilatze lanetan.

Istripua Yatova udalerrian izan zen, Forata urtegitik gertu.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa eta Alberto Fabra Generalitateko presidenteak doluminak eman dizkiete hildakoaren senitartekoei. Gainera, bigarren istripu batean  zauritu ziren pilotuaren eta kopilotuaren senideekin ere bildu dira.

Gobernuak eta Generalitateak laguntzak onartuko dituzte

Ministro kontseiluak suteengatik kaltetuak izan direnei laguntzak ematea onartuko du ostiralean, izan ere, Valentziako azken egunetako suteek 50.000 hektareatik gora kiskali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea