Gizartea -

Turismoa euskadin

Landa-ostatuetako sarrerak % 44,2 igo dira 2023ko martxoan, Euskadin

Aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuz, gaualdiak % 35,9 hazi dira. Apartamentu eta aterpetxe turistikoei dagokienez, sarrerak % 58,7 eta % 24,7 igo dira, hurrenez hurren.

Landa-ostatuetako batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da. Argazkia: EITB Media
Landa-ostatuetako batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da. Argazkia: EITB Media
Landa-ostatuetako batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko landa-ostatuetan, sarrerak % 44,2 hazi dira 2023ko martxoan, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta, Eustatek kaleratutako establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren arabera. Gaualdiak % 35,9 igo dira, eta apartamentuetan eta aterpetxe turistikoetan sarrerak % 58,7 eta % 24,7, hurrenez hurren.

Atzerritik etorritakoen sarrerak landa-ostatuetan erregistratu direnen % 9,3 izan dira, eta gaualdiak, azken urtekoa baino % 12,8 gutxiago izan arren, % 10,6 izan dira.

Datuak lurraldez lurralde bereizita, sarreren urte arteko igoera handiena Gipuzkoan izan da, % 55,1ekoa izan baita; Bizkaian % 54,4 igo da, eta Araban % 5,8.

Establezimendu mota horietan, batez besteko egonaldia txikitu egin da aurten, 2,17 egunetik 2,04 egunera.

Apartamentu turistikoei dagokienez, sarrerak % 58,7 igo dira, eta gaualdiak % 26,8, 2022ko martxoko datuekin alderatuta.

Atzerritarren sarrerak eta gaualdiak guztizkoen % 21,4 eta % 30,1 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko martxoko datuekin alderatuta, sarrerak % 47,2 hazi dira, eta gaualdiak % 24,5.

Batez besteko egonaldia 3,75 egunekoa izan da, 2022ko martxoan baino txikiagoa, 0,94 egun jaitsi baita.

Euskadiko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023an sarrerak % 24,7 igo dira, guztira 13.548 zenbatu baitituzte. Batez besteko egonaldia 1,78 egunekoa izan da, eta okupazio-maila % 26,6ra iritsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskadi bideoak EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea