Gizartea -

Santiagoko katedrala

Lau pertsona atxilotu dituzte 'Codex Calixtinus' lapurtzea egotzita

Atxilotu duten laugarren pertsona atzo atxilotu zuten eta susmagarri nagusia den argiketariaren semearen bikotekidea da. Poliziak, 1,2 milioi euro eta eskuizkribuaren 8 kopia topatu ditu.

'Codex Calixtinus'. Argazkia: Efe
'Codex Calixtinus'.
'Codex Calixtinus'. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak laugarren pertsona bat atxilotu du 'Codex Calixtinus' liburua lapurtzea leporatuta, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Liburua 800 urtetik gora eduki dute Santiagoko (Compostela) katedralean gordeta. Gainera, Poliziak 1,2 milioi euro eta eskuizkribuaren 8 kopia topatu ditu.

Atxilotu duten laugarren pertsona atzo atxilotu zuten eta susmagarri nagusia den argiketariaren semearen bikotekidea da.

Langile ohiaren emaztea eta semea ere atzo arratsaldean atxilotu zituzten. Lauak polizia-etxean daude eta epailearen aurrera eramango dituzte.

Aipatu iturrien arabera, katedralean lan egiten zuen argiketari bat da atxilotuetako bat, Elizak kaleratu zuena. Hilabeteak zeramatzaten gizonaren atzetik, bai baitzekiten bera izan zela balio historiko handia duen erromesen gida lapurtu zuena.

Izan ere, oso gutxi ziren liburua eskura zezaketenak, eta ikerketa pertsona horietara mugatu zen. Dozena bat agente aritu dira kasua argitzeko lanean etengabe. 70 pertsona baino gehiago galdetu dituzte ikerketa amaitu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea