Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Ostegunean beroa egingo du, batez ere barnealdean
Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du. Maximoak 20-25 ºC ingurukoak izango dira; balio altuenak barnealdean neurtuko dira.
EITB Media
Ostegunean, hego ukituko haizea etorriko da. Penintsulan sortutako depresio gune batek ekarriko du beroa, sargori puntu batekin, erdi-goi mailako hodeiak lagunduta. Itsasertzean, ordea, ipar-ekialdeko haizea sartuko da, brisa.
Horrela, Bilbon 25 graduko maximoa espero da, eta Donostian, 23 gradukoa. Hori bai, Tuteran 32 gradu izango dira, eta Iruñean eta Gasteizen, 28. Beraz, barnealdean, hegoaldean, tenperatura bero samarra izango da. Ostiralean, beroak eutsiko dio barnealdean, baina kostaldean freskatu egingo du.
Euskalmetek jakitera eman duenez, asteartean lainotuago egongo da. Hodeiak isurialde atlantikoan pilatuko dira, batez ere, goizean eta gauean, eta eguerdi inguruan zertxobait argiago egongo da. Baliteke euri pixka bat egitea kostaldetik gertu, batez ere goizaldean, goizean eta gauean.
Tenperatura maximoek antzera jarraituko dute, 20 ºC ingurukoak izango dira. Haizea aldakor ibiliko da, eta kostaldean brisa sartuko du.
Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du. Maximoak 20-25 ºC ingurukoak izango dira, eta balio altuenak barnealdean neurtuko dira.
Goizaldean eta goizean goiz, zeruan hodei asko izango dugu, eta isurialde atlantikoan euri txikia egin dezake. Egunaren bigarren partean, ordea, ostarteak irekiko dira. Alabaina, zaparrada batzuk bota ditzake han-hemenka. Haizea aldakor ibiliko da eta kostaldean brisa sartuko du.