Gizartea -
SEXU-ERASOA
Stephane Lamouneau pilotari ohia espetxeratu dute, adin txikikoei sexu-abusuak egitea egotzita
Baionako Fiskaltzak agindu du Lemouneau kartzelara bidaltzea, hainbat biktimak jarritako salaketak aztertu ostean. 2021ean hamabi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, emazteari tratu txarrak emategatik.
EITB MEDIA
Stephane Lamouneau pilotari profesional ohia espetxeratu dute, adin txikikoei sexu-abusuak egitea egotzita. Haren kontrako hainbat salaketa ikertu ostean, Baionako Fiskaltzak behin behinean kartzelara bidali zuen atzo.
Duela bi urte, 2021ean, Baionako epaitegi batek hamabi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion, bere emazteari tratu txarrak emateagatik.
Bogotan (Kolonbia) jaiotakoa, sei urte zituenetik Urketan (Lapurdi) bizi da 37 urteko kirolari ohia. Bost urtez aritu zen pilota profesionalean, 2010etik 2015era, aurrelari gisa. Bigarren Mailako lau eta erdiko txapela irabazi zuen 2013an.