Gizartea -

Bizkaia

Pertsona bat larri zauritu da Orozkon, bi autok aurrez aurre talka eginda

Helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste bigarren bat ere zauritu da. Istripua 17:45ak aldera jazo da, BI-3513 errepidean, Orozko parean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da larunbat honetan Orozkon, bi autok talka eginda, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larri zauritutako pertsona hori helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste bigarren bat ere zauritu da.

Istripua 17:45ak aldera jazo da, BI-3513 errepidean, Orozko parean. Bi ibilgailuk euren artean talka egin dute, aurrez aurre, eta horren ondorioz, bidaiarietako bat larri zauritu da. Helikopteroz eraman dute ospitalera.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta medikuak bertaratu dira, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, harik eta 21:00ak inguruan zabaldu duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Orozko gaur