Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru urteko espetxe-zigorra 9 urteko neskato bati abusuak egiteagatik, Arrasaten

Adingabeak Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean eman zuen gaua, erasotzailearen alabarekin eta beste bi neskarekin batera, urtebetetze festa bat ospatu ondoren.

Arrasate, Gipuzkoa. Argazkia: Wikimedia Commons.
Arrasate, Gipuzkoa. Argazkia: Wikimedia Commons.
Arrasate, Gipuzkoa. Argazkia: Wikimedia Commons.

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasateko bizilagun bati hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote, alabaren laguna zen 9 urteko neska bati sexu ukituak egiteagatik. Adingabeak Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean eman zuen gaua, erasotzailearen alabarekin eta beste bi neskarekin batera, urtebetetze festa bat ospatu ondoren.

Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioak 30 urteko akusatua zigortu du, sexu-abusuen delitua egotzita. Hiru urteko espetxealdiarekin batera, bost urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri dio auzitegiak.

Gainera, akusatua ezin izango da biktimarengana hurbildu edo harekin harremanetan jarri hurrengo 7 urteetan, eta 6 000 eurorekin konpentsatu beharko du kalte moralengatik.

Kondena-ebazpenak, halaber, zazpi urtez ezgaitzen du gizona adingabeekin harremana duen edozein lan edo jardueratarako. Aldiz, epaia ez da irmoa, apelazio-errekurtsoa aurkez baitaiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, hamar eguneko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Epaiketak albisteak Arrasate bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak Debagoiena