Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro egonkorra eta tenperaturak gora sanferminetako egun handian

Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, ostarte zabalak izango dira Nafarroako hegoaldean. EAEn, berriz, euri kontuak izango ditugu bueltan iluntzetik aurrera.

Iruñea jaian murgildu da dagoeneko. Argazkia: EFE
Iruñea jaian murgildu da dagoeneko. Argazkia: EFE
Iruñea jaian murgildu da dagoeneko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Meteorologia Agentziak iragarri duenez, larunbat honetan Iruñean ostarte zabalak eta tenperaturen igoera izango ditugu hizpide. Piriniotako zonaldean, berriz, euriak espero dira, han-hemenka izango badira ere. Horrela, bero handiagoa izango dugu lagun, eta Iruñean 13 eta 30º inguru espero dira, eta 16 eta 32º Tuteran.

EAEn

Larunbatean, giro ederrarekin hasiko dugu eguna baina arratsaldeak aurrera egin ahala eguraldia ezegonkortuz joango da. Haizea leun eta hegoaldetik eta urdingune zabalekin hasiko dugu eguna. Goizean giro eguzkitsua gailenduko da eta termometroak 25-28 ºC-ra iritsiko dira. Arratsaldeak aurrera egina hala, hodeiak ugarituz eta trinkotuz joango dira eta han-hemenka zaparradak utziko dituzte eta ekaitzak garatu litezke, bereziki Nafarroa ipar partean. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, kostaldean ufada gogorrekin, eta haizearen norabide aldaketarekin giroa freskatuz joango da.

Igandean, eguraldia egonkortuz joango da egunak aurrera egin ahala. Hala ere, kantauri isurialdean zerua hodeitsu agertuko da, behe-hodei maskalekin, ia egun guztian eta goiz partean euri-langarra edo euri txikia egin dezake. Bestalde, Araban eta Nafarroan, Iruñerritik behera, giro eguzkitsua gailenduko da. Iparraldeko haizearekin tenperaturak bizpahiru koska behera egingo du eta 22-25 ºC artean geldituko dira eguneko beroenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea