Gizartea -

LEHORTEA

Urtea hasi zenetik iaz baino %15 euri gutxiago egin du Hego Euskal Herrian

Aurtengo lehen lauhilekoan, batez beste 66,33 litro bildu dira metro koadroko; iazko epe berean, berriz, 78,55 litro izan ziren.

Euria Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE/EITB MEDIA
Euria Bilbon
Euria Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE/EITB MEDIA

N. B | I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtarrilaren 1etik apirilaren 30era, % 15 euri gutxiago bota du Hego Euskal Herrian, batez beste 66,33 litro metro koadroko, hain zuzen ere. 2022ko lehen lau hilabeteetan, berriz, metro koadroko 78,55 litro bildu ziren, Euskalmeten eta Meteo Navarraren datuen arabera.

Urtarrila izan da hilabeterik euritsuena, batez beste metro koadroko 148,9 litro bota baititu. Bestalde, prezipitaziorik eza areagotu egin da martxoan, metro koadroko 29,2 litro izan baitira. Ondoren, otsaila (40,5 l/m) eta apirila (46,75 l/m) jarraitzen diote. Halaber, deigarria da martxoan 2022an baino hiru aldiz euri gutxiago egin zuela.

2023ko prezipitazio-egunei dagokienez, euri-egun gehien izan dituen hilabetea urtarrila izan da, 13 eguneko batez bestekoarekin. Euri gutxien egin duen hilabetea, otsaila, 3 egun batez beste.

Estatuko Meteorologia Agentziak "probabilitate handiarekin" iragarri du uda ohi baino beroagoa izango dela.

Bestalde, prezipitazioei dagokienez, Aemetek ez du aurreikuspen oso argirik, baina ez du baztertzen ekainean ekaitzak izatea.

Nolanahi ere, Estatuko Meteorologia Agentziak uste du udako euriteak ez direla nahikoak izango Espainiak duen lehorte meteorologikoa arintzeko. "Horretarako, udazkena nola datorren ikusi arte itxaron beharko dugu", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lehortea