Gizartea -

Donostia

Santi Cocaren familiak "zorroztasuna eta zentzua" eskatu dizkio epaimahaiari frogak aztertzeko orduan

Eduardo Ruiz de Erentxun Coca familiaren abokatuak epaitegi atarian nabarmendu duenez, justizian konfiantza dute. 11 gizon-emakumek osatuko dute auzia aztertuko duen epaimahaia.

Gipuzkoako Auzitegia. Argazkia: EFE.
Gipuzkoako Auzitegia. Argazkia: EFE.
Santi Cocaren familiak ''ulermena eta enpatia'' espero ditu herri epaimahaiaren aldetik

0:33

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ostiralarekin, hasi da Santi Coca gaztearen heriotza argitzeko epaiketa, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Herri epaimahaia aukeratu eta aurretiazko izapideak egingo dituzte lehen egun honetan. 11 gizon-emakumek aztertu beharko dute 2019ko apirilaren 27an hartan gertatutakoa. Santi Coca, artean 17 urteko gaztea, borroka batean nahastu zen Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean. Hainbat lagunek larri zauritu zuten, eta handik bi egunera hil zen. 

Donostiako justizia jauregira heltzean Eduardo Ruiz de Erentxun Coca familiaren abokatuak esan duenez, justizian konfiantza dute, eta ildo horretan, epaimahaiari eskaera zehatza egin dio: "Frogak zorroztasunez azter ditzatela eta jokatu dezatela zentzuz"

Zazpi gazte atxilotu eta sei espetxeratu zituzten auziagatik. Bost karguekin libre geratu ziren, eta seigarrena ihes eginda dago. Izan ere, martxoan egin behar zuten epaiketa, baina seigarren akusatua agertu ez zela eta, atzeratu egin zuten. 

Akusatu bakoitzarentzat 20 urteko kartzela-zigor eskaera eginda dute Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Donostiako Udalak, bestalde, 15 urteko espetxe-zigorra galdegin ditu bost auzipetuentzat. Hala ere, ihes egindako gaztearentzat 20 urteko espetxe-zigorra eskatu du, "buruan azken ostikada basatia" eman izana leporatuz.

Esan bezala, gaur hasi eta abenduaren 5ean amaituko da epaiketa. Epaiketan 46 lekukok eta 25 peritu baino gehiagok deklaratuko dute. 

Epaiketaren bezperan,  Fatima Hacine-Bacha Santi Cocaren amarekin izan da EITB Media: 

Santi Cocaren ama sistema judizialarekin haserre iritsiko da semearen heriotza argitzeko epaiketara
Santi Cocaren ama sistema judizialarekin haserre iritsiko da semearen heriotza argitzeko epaiketara
Santi Cocaren ama sistema judizialarekin haserre iritsiko da semearen heriotza argitzeko epaiketara

1:41
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako informazioa Gipuzkoa Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Krimenak azken ordukoa Gazteak gaur