Gizartea -
Sutea
Hil egin da Madrilgo jatetxe bateko sutearen ondorioz ospitalean larri zaurituta zegoen emakume bizkaitarra
EITB MEDIAk jakin ahal izan duenez, emakumea ostegunean hil zen Madrilgo La Paz ospitalean hainbat aste eman ondoren.
EITB MEDIA
Madrilgo Burro Canaglia Bar & Resto jatetxeak su hartu ostean ospitalean zegoen emakume bizkaitarra hil egin da. EITB MEDIAk jakin ahal izan duenez, emakumea ostegunean hil zen Madrilgo La Paz ospitalean hainbat aste eman ondoren.
Hiru aste zeraman La Paz Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean ingresatuta, larri. Azkenean ezin izan die zauriei aurre egin, eta hil egin da.
41 urteko emakumea sutea gertatu zen egunean bertan hil zen Getxoko erizainaren laguna zen. Plater bat flanbeatzekotan zirela su hartu zuen jatetxearen dekorazioak, eta barruan harrapatu zituen bertan afaltzen ari ziren lagun getxoztarrak.
Lagun taldea sarreratik gertu ari zen afaltzen, baina garrak bertan piztu ziren, oso azkar, eta ez zuten onik ateratzea lortu. 25 urteko langile bat ere hil zen jatetxea oso denbora gutxian kiskali zuen sutearen ondorioz.