Gizartea -

Sanferminak

Entzierro arriskutsu eta azkarra, baina zauritu larririk gabe

Larrialdietarako zerbitzuek gazte asko artatu dituzte, baina soilik bi lagun eraman behar izan dituzte ospitalera; Zornotzako 29 urteko gazte bat eta Madrileko beste bat.

Miura zezenen entzierroa. EFE
Miura zezenen entzierroa. EFE
Sanferminetako bigarren entzierroa

03:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanfermin jaietako bigarren entzierroa azkarra eta arriskutsua izan da. Miura zezenak aurreko urteetan ez bezala, entzierro arriskutsua egin dute. Zintzo ospea duten arren, aurten, izu uneak utzi dituzte.

Santo Domingotik batera atera dira baina elkarren aurka tupust egin dute. Aldapa batera igo duten arren, zezenetako bat erori egin da eta lehen izu uneak utzi ditu.

Udaletxe plazan "Navajito" zezenak aurre hartu du. Estafetan, hesiaren aurka jo da eta bertan zegoen gazte batekin egin du topo, nahiz eta ez duen zauritu.

Atzerago, beste zezenak eta joaldunak batera egin dute ibilbidea eta karrera politak ikusi ditugu. Zezen plazara sartu direnean, bata bestearen gainean erori dirakorrikalariak baina zezenak zintzoak izan dira eta ez dute inorharrapatu.

Ez da inor larri zauritu, baina bi lagun eraman dituzte ospitalera. Zornotzako 29 urteko gazte bat, aurpegiko kolpe batengatik, eta Madrileko beste bat.  Azken honek, 35 urteko korrikalariak, gerrialdean hartu du kolpea.

25 zentimetroko adarkada

Lehen entzierroko 15 zaurituak dagoeneko ospitalea utzi dute eta soilik adarkada jaso zuen gizonezkoak jarraitzen du ingresatuta. Ebakuntza egin diote eta ongi dago. 25 zentimetroko adarkada du hankako muskulu bikian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea