Gizartea -
TRAFIKOA
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Barakaldon bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan. Gainera, pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
EITB Media
Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta ilara luzeak sortu dira.
08:00etan, hiru kilometro inguruko auto ilarak zeuden A-8an, Basurturainokoak, eta Arrontegiko zubiko zirkulazioan ere izan du eragina.
Istripuan nahasitako ibilgailuak erretiratu ondoren, 08:30erako, zirkulazioa bere onera etorri da.