Gizartea -

ANIZTASUNA ETA BERDINTASUNA

Ikusgunek LGTBI+ kolektiboaren aurkako 16 gertakari erregistratu zituen Gasteizen 2022an

Horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik izan ziren, 5 irainengatik, 3 erasoengatik eta 2 diskriminazioengatik.

Mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, Ikusgunek, guztira 16 gertakari jaso zituen 2022an, 2021ean baino 11 gutxiago. Horietako 10 eraso homofobikoak izan ziren, 5 transfobikoak eta 1 kolektibo horretako beste pertsona baten aurkakoa.

Ikusgunek iazko txostena aurkeztu du astearte honetan, telefonoz, posta elektronikoz eta egoitzan bertan bildutako datuekin, baina zehaztu du datuok ez dutela biltzen benetan izandako horrelako gertakari guztiak.

Gertakari horietako 6 gorroto-diskurtsoengatik izan ziren, 5 irainengatik, 3 erasoengatik eta 2 diskriminazioengatik. Jasotako gertakarietatik 7 eremu publikoan gertatu ziren: 4 kalean, 2 aisialdiko lekuetan eta 1 jai-esparruan.

Ikusgunek adierazi duenez, espazio publikoa bereziki eremu konplikatua da kolektibo horrentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Homofobia munduan Albisteak LGTBI