Gizartea -

Eustaten datuak

Emakumeen erdiek 5 ordu ematen dituzte egunean haurrak zaintzen, EAEn

Gizonen artean, ordea, lana dutenen erdiek bi ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alabak zaintzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urtetik beherako seme-alabak dituzten eta lan egiten duten emakumeen % 48,8k, lan ordainduan emandako denboraz gain, egunean bost ordu edo gehiago ematen ditu seme-alabak zaintzen, Eustatek egindako Lana, Familia eta Norberaren Bizitza Uztartzeari buruzko Inkestaren arabera.

Era berean, lana duten gizonen % 49k bi ordu edo gutxiago hartzen dituzte egunean seme-alabak zaintzeko. Hala eta guztiz ere, zazpi gizonetik batek (% 13,5) emakumeek bezainbeste denbora ematen dute zeregin horretan. Guztira, batez beste, gizonek 2,8 ordu ematen dituzte egunean umeak zaintzen, eta emakumeek, ordea, 4,7 ordu.

Etxeko lanak sexuaren arabera banatzeari dagokionez, alde handia dago EAEn, etxetik kanpo lan egiten duten gizonen eta emakumeen artean: hamar gizonetik bederatzik (% 90,8) bi ordu edo gutxiago ematen dituzte horretan; emakumeen herenek, % 32,2k, berriz, hiru ordu edo gehiago.

Bestalde, lan egiten duten lagunen laurdenaren baino gehiagoren hitzetan (% 26,7), "zailtasun handiak" dituzte lana egiten eta aldi berean adingabeak zaintzen eta jarduera pertsonalak egiten.

15 urtetik beherako seme-alabak dituzten eta lan egiten duten emakumeen % 48,8k, lan ordainduan emandako denboraz gain, egunean bost ordu edo gehiago ematen ditu seme-alabak zaintzen, Eustatek egindako Lana, Familia eta Norberaren Bizitza Uztartzeari buruzko Inkestaren arabera.Era berean, lana duten gizonen % 49k bi ordu edo gutxiago hartzen dituzte egunean seme-alabak zaintzeko. Hala eta guztiz ere, zazpi gizonetik batek (% 13,5) emakumeek bezainbeste denbora ematen dute zeregin horretan. Guztira, batez beste, gizonek 2,8 ordu ematen dituzte egunean umeak zaintzen, eta emakumeek, ordea, 4,7 ordu. Etxeko lanak sexuaren arabera banatzeari dagokionez, alde handia dago EAEn, etxetik kanpo lan egiten duten gizonen eta emakumeen artean: hamar gizonetik bederatzik (% 90,8) bi ordu edo gutxiago ematen dituzte horretan; emakumeen herenek, % 32,2k, berriz, hiru ordu edo gehiago. Bestalde, lan egiten duten lagunen laurdenaren baino gehiagoren hitzetan (% 26,7), "zailtasun handiak" dituzte lana egiten eta aldi berean adingabeak zaintzen eta jarduera pertsonalak egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Eustaten datuak