Gizartea -
Maleta batean
Santiagoko katedralean ostutako 600.000 euro aurkitu dituzte
Codex Calixtinus lana lapurtzea egotzita atxilotu zuten argiketariak ostu omen zituen.
Erredakzioa
Poliziak Codex Calixtinus (Kalistoren Kodea) eskuizkribua lapurtzea egotzita atxilotu zuen argiketariak Santiagoko katedralean ostutako 600.000 mila euro topatu ditu, maleta batean, Galizian Gobernuak duen ordezkariak, Samuel Juarezek, esan duenez.
Juarezen arabera, eskuizkribua lapurtzea egotzita atxilotu zuten argiketariak ostu omen zituen.
Ikertzaileen ustez, argiketariaren etxean berreskuratutako dirua baino gehiago falta zen, eta hori argitzeko ikerketei esker aurkitu dute dirutza hori.
Manuel Fernandez Castiñeiras (katedraleko langile ohia), emaztea eta semea Teixeiroko kartzelan (Coruña) daude oraindik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea