Gizartea -

TRAFIKO-ISTRIPUA

28 urteko gizon bat hil da Arguedasen izandako trafiko-istripuan

Bart izan da istripua. Lehen informazioen arabera, ibilgailua bidetik atera, errepide ertzeko hesia jo eta irauli egin da. Gidaria bakarrik zihoan barruan, eta bertan zendu da.

Arguedas, atzo. Argazkia: Foruzaingoa
Arguedas, atzo
Arguedas, atzo. Argazkia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizon bat hil da bart Arguedasen, NA-134 errepidean, izandako trafiko-istripuan. Bart iluntzean izan da ezbeharra, 22:00ak inguruan. Murillo el Frutoko bizilaguna da hildakoa.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera, errepide ertzeko hesia jo eta irauli egin da. Gidaria bakarrik zihoan barruan, eta harrapatuta geratu da. Tuterako parkeko suhiltzaileek atera dute bertatik.

Larrialdietarako zerbitzuetako langileak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, bertan hil da. Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Trafiko istripuen biktimak