Gizartea -

2022ko txostena

Nafarroa eta EAE dira pobrezia arrisku txikiena duten erkidegoak

AROPE indize onena duen erkidegoa da Nafarroa. Bestalde, EAEk izan zuen 2022an batez besteko errenta handiena.

Gizon bat eskean. EFEren artxiboko argazkia
Gizon bat eskean
Gizon bat eskean. EFEren artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra lanean ari den europar sareak 2022ko txostenean jasotako datuak eman ditu gaur, astelehenarekin, autonomia erkidegoetako egoera ezagutarazte aldera. Nabarmentzekoa da Nafarroa dela oraindik ere AROPE tasa onena (% 14,5) duen erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik. Hain zuzen ere, pobrezia arriskua eta gizarte bazterketa neurtzen ditu indize horrek.

Pobrezia arriskuaren tasa onena (% 10,9) ere Nafarroak du, eta batez besteko errenta hoberena duen bigarren erkidegoa da. Zifra horiek gorabehera, txirotasuna % 1,1 hazi zen bertan, iaz. Gainera, gabezia materialak eta sozialak % 2,2 egin zuen gora; alegia, gainerako erkidegoetan baino hazkunde handiagoa izan zuen.

Esan bezala, EAE da AROPE tasa onena duen bigarren erkidegoa. Batez besteko errentari dagokionez, zerrendan buru zen 2022an (Estatuko batez besteko errenta 2.687 euroan gaindituta). Halaber, gabezia materialak eta sozialak EAEn du eragin txikiena (% 3,7), txosten horretan jasotzen denez.

2015eko datuekin alderatuta, 2,5 puntutan txikitu du pobreziaren edota gizarte bazterketaren tasa, 50.000 pertsonaraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak