Gizartea -

Trafikoa

Lau pertsona zauritu dira AP-8 autobidean, Zornotza parean, izan den istripuan

09:00etarako bidea garbi zegoen, eta trafikoa normaltasunera itzuli da.

Auto-ilarak AP-8 autobidean, Zornotzan. Argazkia: Trafiko
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Zornotzan
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Zornotzan. Argazkia: Trafiko

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau lagun zauritu dira AP-8 autobidean, Zornotza parean, goizean izan den istripuan.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 05:45 aldera, auto bat errepidetik atera da, eta bertan zihoazen lau pertsonak zauritu dira; ondorioz, Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Bidea 09:00etarako garbi zegoen, eta trafikoa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano bideoak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa AP8 Durangaldea