Gizartea -
Trafiko istripua
Atxilotu egin dute Leaburun motor gidari bat hil zen istripuan inplikatutako autoko gidaria
Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bat leporatu dizkiote atxilotuari. Alkohola eta drogak detektatzeko probetan emaitza positiboak eman ditu hark.
Agentziak | EITB Media
Atxilotu egin dute larunbatean Leaburun motor-gidari bat hil zen istripuan inplikatutako autoko gidaria. Hildakoa Imotz Haraneko bizilaguna zen, eta 65 urte zituen. Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bat leporatu dizkiote atxilotuari. Halaber, alkohola eta drogak detektatzeko probetan emaitza positiboak eman ditu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak gogorarazi duenez, autoak moto baten kontra joa zuen larunbat arratsaldean GI-2135 errepidean, Leaburu parean. Motor-gidaria larri zauritu zen eta bertan hil zen minutu gutxiren buruan.
Bestaldea, autoko gidaria, 49 urteko gizonezkoa, handik ordu batzuetara atxilotu zuten, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek egindako ikerketen ondotik.
Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bat leporatu dizkiote atxilotuari. Halaber, alkohola eta drogak detektatzeko egin zaizkion probetan emaitza positiboak eman ditula jakinarazi dute.
Atxilotuak zauri arinak zituen eta Tolosako Asuncion Klinikan artatu zuten; ondoren poliziaren esku gelditu zen diligentziekin jarriatzeko. Horiek amaitzean Tolosako Goardiako Epaitegiaren esku utziko dute.