Gizartea -

Inkesta

EAEn bizi diren atzerritarren % 60 lanean daude, gehienak zerbitzuen sektorean

% 69,7k kontratu mugagabea dute, % 26,4k aldi baterako kontratua eta gainerakoak kontraturik gabe ari dira beharrean. Gainera, atzerritarren % 73,1ek lanaldi osoa dute.

Eraikuntzako bi langile beharrean. Argazkia: EFE
Eraikuntzako bi langile beharrean
Eraikuntzako bi langile beharrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarren ia % 60 lanean daude, gehienak (% 75,5) zerbitzuen sektorean. % 15,7k, berriz, ez dute beharrik, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak bere azken txostenean jaso duenez.

Datu horiek lortzeko, Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestan oinarritu dira. Txostenak erakusten du gizonezkoetan (% 68) emakumezkoetan  (% 52,8) baino handiagoa dela lanean ari direnen portzentajea (15 puntu gehiago).

Bestalde, kontratu mugagabea dute % 69,7k, aldi baterako kontratua % 26,4k eta kontraturik gabe ari dira beharrean gainerakoak.

Txostenak jaso du, halaber, atzerritarren % 73,1k lanaldi osoa dutela. Kasu honetan ere alde handia dago emakumezkoen eta gizonezkoen artean; % 56,2tik % 89,5era igotzen da portzentajea, alegia, 30 puntutik gorako aldea dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat